Manifestaldirako deialdia

Zipiriñeko familia horiek,

Gure semealabak hezitzen diren ikastetxeko eraikinak ez du gehiagorik ematen. Urtetik urtera gero eta ikasle gehiago daude baina tokia berdina da. Hasieran 40 gelako ikastetxea aurreikusi bazen ere gaur 44 gela daude Bidean erabilera anitzeko bi gela (bata Haur Heziketakoa eta bestea Lehen Heziketakoa), laborategi bat, hizkuntza gela bat eta ikusentzutezko gela bat kendu dituzte. Hau guztia eta barrakoi bat jartzea izan dira azken urteotan emandako irtenbide bakarrak, hots, osagarriak eta aldi berean beharrezkoak diren beste zenbait heziketa esparru murriztu gela berriak eraikitzeko.

Arazo honen argazki osoa are etsigarriagoa da: gainezka egin duen jantokia, non egunero bi ordutan eta 3 txandatan 750 ikaslek bazkaltzen duten; oso sukalde txikia, begiraleentzako aldagela eskasa, estalitako jolastokia non euria ari duenean 500 haur baino gehiago biltzen diren.

Bizkaian dagoen herri ikastetxerik handiena gara. Eta leku eza dago. Eguerditan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko lekurik ez dago; arratsaldetan beste jarduerak eskaintzeko lekurik ez dago; irakasleentzako toki eskasa dago ( irakasleentzako gelak 40m2 eskas ditu); euskara eta ingelesko desdobleak egiteko ez dago tokirik; tutoretza orduetan familiak hartzeko tokirik ez dago; gorputz heziketako ekintzak egiteko tokirik ez dago.
Eta honek guztiak eragin zuzena dauka gure seme-alabek jasotzen duten heziketan, ikastetxe baten eremu fisikoa baita bere heziketa gauzatzen den testuingurua eta hortaz, baldintzatzen du heziketa “noiz”, “nola” eta “zer” jasotzen duen.

Horiek horrela, eskertu behar ditugu Ikastetxeko Zuzendaritza, irakasleak eta Zipiriñen lan egiten duten beste langileak, beren konpromisoa eta inplikazioagatik, lortu baitute , murriztasun guzti hauen gainetik, eskolak funtzionamendu bikaina izatea.

Okerrera goaz, ez onera. Aspalditik masifikazio egoera honen berri eman diegu gure Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako arduradun politikoei. Eta erakundeekin izan dugun elkarrizketaren emaitza da gure gaur egungo frustrazioa.
Eta honaino iritis gara.

Familia horiek,
IGEK, hurrengo ostiralean, abenduak 1., 16:45tik 17:15ra, Zipiriñetik Udaletxeraino joango den martxa batera deitzen dizue. Gure indarraren eta kemenaren lehenengo erakustaldia da eta bere biziko garrantzia dauka gure arduradunen begirunea lortzea.

ZIPI ZUTIK da gure mugimenduaren izena.
Eta hauxe gure leloa: “Barrakoiko heziketarik ez”

Leave a Reply