Martxoaren 9an Manifestazioa. Berriro mobilizatzen dugu soluzio bategatik zipiriñetarako!

Gure lehenengo mozilizaziotik 4 hilabete pasatu dira jadanik. Eskerrik asko denoi!. Oso arrakastatsua izan zen.

Ekintza horrekin Sopelako udaletxeak proposamen bat egitera bultzatu  genuen (eta udalbatzan aurkeztea), eta hezkuntzako sailburuordea den Olatz Garamendirekin premiazko bilera bat egitera.

Zoritxarrez, proposamen hori , momentuz ,proposamen moduan gelditu da. Haien denbora ikuspegia ez dator bat gurearekin. Ekintzak, aurrerapen errealak eta serioak behar ditugu jadanik. Ez dugu proposamen desberdinak ezerezean geratzea nahi edo arduradun politikoak erlaxatzea.

2018/19 ikasturterako dauden matrikulazio berriak ikusita, ikasle berriak hartzeko, ikasgela bat gehiagoren beharra egongo dela ematen du. Hori dela eta, udaletxeari eta alderdi politikoei indar handiagoz irtenbide bat aurki dezaten, eta lehen bait lehen burutu dezaten eskatu nahi diegu.

Noski!, hori lortu arte, aurrera jarraituko dugu.

 

MARTXAN PARTE HARTU !

Zipiriñetik udaletxera martxoaren 9an ostiralean 16:45etatik 17:15etara. 

Txokolatada eta ekintza berezi batez bukaera emango diogu mobilizazio honi.

 

Badakigu jende asko bertan egongo garela, baina denok izan behar dugu han!