Ongi etorri zipiZUtik-era

Ongi etorri zipiZutik kanpainara, Zipiriñe eskolako IGEk bultzatutako ekimena, barrakoiko hezkuntzari EZ eta kalitatezko hezkuntzari BAI esateko.

Duela urte batzuk pairatzen dugun leku arazoei, horren aurrean egingo ditugun ekintzei eta mobilizazioei, eta gaur egun proposatzen ditugun BENETAKO konponbideei buruzko informazio osoa topatuko duzu webgune honetan.
Zipiriñeko familia guztiak elkartzeko asmoa dugu, gure seme-alabentzako kalitatezko hezkuntza baten alde borrokatzeko.

Zuek guztiok parte hartzea eta bidezko aldarrikapen honen alde bat egitea espero dugu.
Elkarrekin egiten badugu, bidea askoz errazagoa izango da.

Edozer gauzarako, zipizutik@gmail.com helbidean izango gaituzue.

Leave a Reply