MANIFESTAZIOA, 2020ko otsailaren 28a, Zipiriñe eta Sopela kalera!

8 urte baino gehiago daramatzagu aldarrikapen argi baten atzean; hezkuntza gune egoki bat eraikitzea Sopelan, gure haurrek kalitatezko heziketa bat edukitzeko. 8 urte politiko eta administrazioekin biltzen, 8 urte konpromiso eta hitz goxoak entzuten. 8 urte keinu sinbolikoak (asko hutsik) ikusten. 8 urte alderdien programa elektoralak eta konponbide hitzak entzuten. Azken finean, 8 urte galduak, lorpenik gabe. Eta hainbeste urte eta esfortzu eta gero errealitate hau onartzea mingarria izan da, batez ere 8 urte eta gero beste muga bar pasarazi delako, umeak ez direla jantokian sartzen.

Danok dakizuenez, 8 urte hauek pasatzen ziren bitartean egoera larritzen joan da; ikasle batzuk jantokitik kanpo gelditzeaz gain, aurretik liburutegiaren eta psikomotrizitate gelaren desagerpena; bi barrakiren erikuntza; irakasleak lan egin eta bildu ahal daitezen gune aprposen eza; gure umeen irteeran eta sarreran ematen diren kolapsoak; euria den egunetan ematen diren kolapsoak; euria den egunetan ematen diren pilaketak, etabar.

Diagnostikoa ezaguna ere bai, Sopelako biztanleria handitzen doa, eta ondorioz baita Eskolako matrikulen kopurua ere. Aldiz, Zipiriñe ez da handitu, ez du hazkuntza hori onartze.
Hala eta guztiz ere, Zipiriñe ez dago Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Plan Estrategikoan aipatuta. Beste era batean esanda, ez gaude ez haien garapen-planetan ezta haien kezketan. Datorren Martxoaren 3an, Eskolako-Kontsiluaren ordezkaritza eta Euskal Autonomiko Erkidegoko arduradunaren arteko bilera bar izango da. Eta gure mezua argi aurkeztuko dugu, denbora agortu da. Ez ditugu promesa eta aitzakirik gehiago onartuko. Gure aldarrikapenak aurrera eramango ditugu, nahi ala nahiez.

Horregaitik jakinarazi nahi dizuegu aurrera eramang ditugula protesta egiteko deialdi batzuk, hauek, eta datorren hilabeteetan izango direnak, mobilizazio plan batean adostutakoak direla.
Datorren 27an, Osteguna,
familien ordezkaritza joria Udalaren plenora joango da eta helburua, Gobernua batzordeari, gure erantzunik gabeko galderak, haien erantzunkizun exklusiboak direnez, helaraztea.
Datorren 28, Ostirala, 16:45etatik 17:30tara, Eskolatik Udaletzera familia guztiak martxan!, txilibituak, lapikoak, eta nahi dituzuen tresnekin.

Ampatik herriko eskola publiko eta kalitazteko baten alde mobilizatuko diren familia asko horrei gehitzea eskatzen dizuegu. Eskola publiko berri bat herriko umeentzat lortzeko borrokaren alde behar zaituztegu.

ZipiZutik aurrera!!!!