LEGE OHARRA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen duenari jarraiki, jakinarazten dizugu web honen arduradunaren datuak honako hauek direla:

Sopelako Zipiriñe Ikastetxeko Gurasoen Elkartea, bere izen laburra “Zipifamiliak” delarik.
G-48146492
Trokabide 4, C.P. 48.600 de Sopela.
Tlf: 946 761 934
e-mail: info@zipifamiliak.com
Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatua.

Baldintzak

Portal hau erabiltzeak “Lege ohar” honetan jasotako baldintzak betetzea dakar. Baldintza horiek eguneratu egin daitezke, aldizka eta aldez aurretik abisurik eman gabe.
Webgunetik nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintza horiek ondo ulertu dituela eta onartzen dituela. Erabiltzaileak baldintza hauek ez onartzea erabakitzen badu, webgune honen titularrak eskainitako edukiak eta zerbitzuak erabiltzeari uko egin beharko dio.

Webgunea zuzen erabiltzeko betebeharra:

Erabiltzaileak hurrengo konpromisoa bere gain hartzen du: webgunea modu egokian erabiltzea eta hau legez kanpoko edota uste oneko aurkako jardueretan erortzeko ez erabiltzea.

Blog.

Webguneak “blog” izeneko sail bat dauka. Honetan IGEko edo bere batzordetako kideek Zipiriñe ikastetxeari buruzko albisteen gaineko iruzkinak argitara ditzakete. Eta “blog”ean iruzkinak onartzen direnez, webgunearen titularra ez da bertan emandako iritziengatik erantzule izango, eta eskubidea gordetzen du iruzkin iraingarri edo laidogarriak ezabatzeko eta ere hauen egileek etorkizunean egin ditzaketen komentarioak blokeatzeko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen edukia erreproduzitu daiteke osorik ala zati batean, edonork eginda eta edozein formatutan, beti ere hurrengo baldintzak betez:

Beti adierazi beharko da edukiaren egilea eta web honen helbidea.
Ezin izango da inola ere erreprodukzioa saldu.

Marka, izen komertzial edota bestelako deitura guztiak eta dominio-izenak (www.zipizutik.org) webgunarean titularrenak dira.

Cookiak eta estekak

Atari honek ez du cookirik erabiltzen. Hala ere, erabiltzaileak badauka nabigatzailea konfiguratzeko aukera artxibo hauen instalazioa eragotziz.

Titularrak ez du atarian gehitutako kanpoko estekeengatik inolako erantzukizunik bere gain hartzen, hauen gainean inolako kontrolik ez baitauka. Hortaz, erabiltzailea esteka hauen edukietara eta erabilera arautzen duten baldintzetan sartuko da erantzukizun osa bere gain hartuz.