MANIFESTAZIOA, 2020ko otsailaren 28a, Zipiriñe eta Sopela kalera!

8 urte baino gehiago daramatzagu aldarrikapen argi baten atzean; hezkuntza gune egoki bat eraikitzea Sopelan, gure haurrek kalitatezko heziketa bat edukitzeko. 8 urte politiko eta administrazioekin biltzen, 8 urte konpromiso eta hitz goxoak entzuten. 8 urte keinu sinbolikoak (asko hutsik) ikusten. 8 urte alderdien programa elektoralak eta konponbide hitzak entzuten. Azken finean, 8 urte galduak, […]

MANIFESTALDIA ETA TXOKOLATADA

Igetik , Zipiriñetik udaletxera martxoaren 9an ostiralean 16:45etatik 17:15etara,  egingo den martxa batera, deia egiten dizuegu. Txokolatada eta ekintza berezi batez bukaera emango diogu mobilizazio honi.

Martxoaren 9an Manifestazioa. Berriro mobilizatzen dugu soluzio bategatik zipiriñetarako!

Gure lehenengo mozilizaziotik 4 hilabete pasatu dira jadanik. Eskerrik asko denoi!. Oso arrakastatsua izan zen. Ekintza horrekin Sopelako udaletxeak proposamen bat egitera bultzatu  genuen (eta udalbatzan aurkeztea), eta hezkuntzako sailburuordea den Olatz Garamendirekin premiazko bilera bat egitera. Zoritxarrez, proposamen hori , momentuz ,proposamen moduan gelditu da. Haien denbora ikuspegia ez dator bat gurearekin. Ekintzak, aurrerapen […]

Ongi etorri zipiZUtik-era

Ongi etorri zipiZutik kanpainara, Zipiriñe eskolako IGEk bultzatutako ekimena, barrakoiko hezkuntzari EZ eta kalitatezko hezkuntzari BAI esateko. Duela urte batzuk pairatzen dugun leku arazoei, horren aurrean egingo ditugun ekintzei eta mobilizazioei, eta gaur egun proposatzen ditugun BENETAKO konponbideei buruzko informazio osoa topatuko duzu webgune honetan. Zipiriñeko familia guztiak elkartzeko asmoa dugu, gure seme-alabentzako kalitatezko hezkuntza […]

Manifestaldirako deialdia

Zipiriñeko familia horiek, Gure semealabak hezitzen diren ikastetxeko eraikinak ez du gehiagorik ematen. Urtetik urtera gero eta ikasle gehiago daude baina tokia berdina da. Hasieran 40 gelako ikastetxea aurreikusi bazen ere gaur 44 gela daude Bidean erabilera anitzeko bi gela (bata Haur Heziketakoa eta bestea Lehen Heziketakoa), laborategi bat, hizkuntza gela bat eta ikusentzutezko gela […]