ZIPIRIÑEKO ESPAZIORIK EZA
EGUNERO IKASTETXEKO LANGILEEK ETA IKASLEEK PAIRATU BEHAR DUTEN ERREALITATEA.
EGUNERO IKASTETXEKO LANGILEEK ETA IKASLEEK PAIRATU BEHAR DUTEN ERREALITATEA.
Zipiriñe gehienez 40 gela izateko aurreikusia dago. Gaur egun 44 daude. Hori dela eta, 2 erabilera anitzeko gela (bata Haur Heziketarako eta bestea Lehen Heziketarako), laborategi bat, hizkuntza-gela bat eta ikus-entzunezko gela bat kendu dira.
Joera hau da. Urtetik urtera gero eta ikasle gehiago dago eta tokia berdina da.
Hezkuntzarako esparrua da, eta gainezka eginda dago. Bi ordutan, 770 ikaslek bazkaltzen dute egunero, hiru txandatan. Ezinezkoa da zerbitzu hori behar duten ikasle guztien beharrak asebetetzea (eta horretarako eskubidea dute).
Sukaldea behar baino txikiagoa da, baita begiraleen aldagela ere.
Lekua behar da eskolaz kanpoko jarduerak eguerdian egiteko, baita bestelako jarduera batzuk arratsaldean eskaintzeko ere. Ezinezkoa zaigu eskakizunei erantzutea, eta ezin dugu gehiagorik eskaini.
Gogorarazi beharra dago Zipiriñe Bizkaian ikasle gehien dituen Eskola Publikoa dela; hortaz, zerbitzu asko eman behar ditu. Arratsaldero, 300 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute jardueretan.
64 irakasleek kaltetutako beste talde bat osatzen dute. Tutoretza-orduetan gurasoekin biltzeko tokirik ez daukate. Bilera-gela bat daukate baina ez da nahikoa irakasle kopuru handi honetarako.Non presta ditzakete klaseak? Eta non atsedena hartu?.
Euskerako desdobleak ikasleen emaitzetan eta aurrerapenetan tresnarik arrakastatsuenak izan omen dira. Berriro ere, leku eza oztopo handia da osotasunean garatu ahal izateko. Zein gelatan? Denok dakigu ingelesko desdobleek gure seme-alaben errendimendua hobetzen lagunduko luketela. Alabaina, ezin da gauzatu.
Egun euritsu batean 500 haurretik gora bildu ahal dira jolastoki estalian. Asko dira hain leku gutxirako. Kolpeak hartzeko edo istripuak gertatzeko arriskua era berean nabarmen areagotzen da.
Murriztasun honek ez du Gorputz Heziketa baldintza egokietan garatzen uzten ere.
Azken urteetan emandako irtenbideak hauek izan dira: batetik, barrakoi bat kokatu eta, bestetik, beste heziketa eremuak, osagarriak eta aldi bere beharrezkoak direnak, kendu edo murriztu.